186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Manuel Lasarte 7.eko Zuzkidura-Jarduketarako Plan Berezia
(1. poligonoko 88. lursaila). Hasierako onespena

Alkatearen 2020ko abuztuaren 10eko 2020/0184 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Manuel Lasarte 7.eko Zuzkidura-Jarduketarako Plan Berezia, Eduardo Echeverri Tapia arkitektoak idatzia eta Manuel Lasarte 7.eko jabekideek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2020ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2009109