186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza, kanpoan izateagatik

Goizuetako Udaleko alkateak, 2020ko abuztuaren 13an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren 2020ko abuztuaren 20tik 30era herritik at gongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Alaitz Eskudero Bergara alkateordearen esku uztea, nire absentzia ordezkatu dezan aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Goizuetan, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2009192