186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Castejongo Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2020ko abuztuaren 12an. Hona testu osoa:

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea;

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkongaiek hala eskatzen dutenean, Castejongo Udaleko zinegotzi hauei eskuordetzea: Julia Manrique España, Rafael Martinena López, Beatriz Marín Garbayo eta Sergio González Ferrero.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Castejonen, 2020ko abuztuaren 12an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2009111