186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen udal ordenantza.

b) Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Cascanten, 2020ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2008767