186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Lurzatiak okupatzea, baliabide eolikoak neurtzeko dorre bat instalatzeko (19. poligonoko 471. eta 91290. lurzatiak,
La Cantera alderdian). Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea Cascanteko herri-lur hauek okupatzea, La Cantera alderdian: 19. poligonoko 471. lurzatiaren 612 m² eta 19. poligonoko 91290. lurzatiaren 32 m². Eólica Cascante SLU enpresak (IFK: B71343677) okupatuko ditu, baliabide eolikoak neurtzeko dorre bat instalatzeko.

2.–Lursail horien okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, bizilagunek edo interesdunek alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da 15 egun balioduneko epea izanen dela iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2020ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2008763