1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 23ko 1142E/2020 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onesten da erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emagina) zenbait lanpostu huts, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
Akatsa atzeman da lanpostu hutsen kopuruan:
Honako hau dioen tokian:
“... erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagina) izateko 6 lanpostu huts, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak...”.
Honako hau behar du:
“... erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagina) izateko 26 lanpostu huts, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak...”.
Iruñean, 2020ko abuztuaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea (urriaren 9ko 181/2015 Ebazpena), Esther Eraso Goñi.
Iragarkiaren kodea: F2009001