186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udalaren Erregelamendu organikoa. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2020ko abuztuaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren Erregelamendu organikoa.

Jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek erreferentziako espedientea azter dezaten, Ablitasko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian (esteka: https://ablitas.sedelectronica.es/transparency/4644a1c5-95e5-4981-ac7e-eaa68e19bcbf/), eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio eta/edo iradokizunak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, osoko bilkuraren erabakia behin betikotzat joko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluaren bukaeran xedatuari jarraikiz.

Ablitasen, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2008812