186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2020ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ablitasko Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Interesdunek aztertzen ahal dute ordenantza aldatzeko proiektua, eskura baitago Ablitasko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://ablitas.sedelectronica.es/transparency/4644a1c5-95e5-4981-ac7e-eaa68e19bcbf/

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ablitasen, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2008811