186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Borondatezko birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak
UE-7 unitatean. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2020ko abuztuaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen borondatezko birpartzelazio bat eta urbanizazio proiektu bat Aberingo Plan Orokorreko 7. exekuzio unitatean, 2. poligonoko 153. lurzatian, Esperanza Calzada Vicente arkitektoak idatziak.

Proiektuak jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter daitezen eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 76.,134. eta 169. artikuluetan ezarritakoarekin.

Aberinen, 2020ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2008937