186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1147/2020 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Francisco Javier Husillos Carqués jauna unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2020ko otsailaren 24an emandako 400/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5154 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2020ko uztailaren 27n egindako proposamena, Francisco Javier Husillos Carqués jauna Enpresen Kudeaketa Sailari atxikitako “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta deialdian ezarritako epea igarota ez denez erreklamaziorik aurkeztu lanpostua betetzeko proposamenaren aurka.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Francisco Javier Husillos Carqués jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arlokoa da, 5154 zenbakia du, eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du.

Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 31n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2008898