183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

12D/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Lekunberri Mugimenduan (sigletan LM) izeneko enpresa elkartea eratu dela aditzera ematen duena (gordailu zenbakia: 31100044).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean ezarritako betebeharrak (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), bai eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoak ere (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Gordailutzeko eskaera Beatriz Huarte Cruz andreak egin zuen, 31/2020/000026 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2020/06/03an. Zuzenketa 2020/06/08an egin zen.

Hauek sinatu dituzte Estatutuak eta eraketa akta, denek sustatzaile gisa: M.ª Jesús Ayestarán Oquiñena andrea, Hotel Ayestarán ordezkatuz; Beatriz Huarte Cruz andrea, ANAPEH ordezkatuz; Ana Arregui Igoa andrea, Peluquería Ana ordezkatuz.

Adierazi da erakundearen helbidea Larraungo Alde Zaharra karrikako 41ean dagoela (31870, Nafarroa), lokala dela bere lurralde eremua, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, egindako eraketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2007899