183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Jendaurrean jartzea honako proiektu hau, soilik desjabetzeen ondorioetarako: “Lodosako lotunea lotune osoa bihurtzea. AP-68 autobidea. 164+200 KP. Nafarroako eta Errioxako probintziak”. Gakoa: T5-NA-9910

Errepideetako Zuzendaritza Nagusiak, 2020ko uztailaren 29an emandako Ebazpenaren bidez,

honakoa ebatzi du:

1. Behin-behinekoz onestea trazadura proiektu gisa honako eraikuntza proiektu hau: “Lodosako lotunean lotune osoa bihurtzea. AP-68 autobidea. 164+200 KP” (gakoa: 95-NA-9910), 2020ko uztailean idatzia; lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 3.554.384,13 eurokoa da, kontuan hartu gabe BEZaren 746.420,67 euroko kopurua (%21). Hauek dira bete beharreko aginduak:

–Zerbitzuak berrezartzeko lanen tramitazioari jarraipena emanen zaio, 1994ko martxoaren 7ko “Zerbitzuen aldaketa obra proiektuetan” izeneko zirkularrarekin bat.

–Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari eskatuko zaie idatziz eman diezaiotela adostasuna azkenean garatu den soluzioari, eta, abelbidea berrezartzeko baliatuko diren landa bideen titularra den administrazioari, berriz, aldez aurreko baimena eman dezala.

2. Proiektua presakoa dela deklaratzea, azaroaren 8ko 18/2018 Errege Lege-dekretuak aldatu zuen Errepideei buruzko irailaren 29ko 37/2015 Legearen 12.2 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz; hortaz, tramite hau jendaurrean jartzea dela ulertuko da, proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu aurrekoa.

3. Agintzea Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutiak ireki dezala proiektua jendaurrean jartzeko espedientea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat, soilik desjabetzeen ondorioetarako, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17., 18. eta 19.1 artikuluetan eta haiekin lotura duten erregelamenduko artikuluetan okupatu beharraz ezartzen duten guztia betetzeko. Jendaurreko epea hogei (20) egun baliodunekoa izanen da, erregelamenduzko azken argitalpena egin eta ondoko lehen egun baliodunetik hasita. Tramite honetan egiten diren alegazioak eta oharrak aintzat hartzen ahalko dira, soilik, kasu hauetan: okupatu beharrari buruzkoak badira, edo argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrenda zuzentzeko edo okupatu beharrari aurka egiteko helburua badute, azken horretan funts edo forma arrazoiengatik.

4. Agintzea Estatuko Errepideen Barrutiak bete ditzala behar diren tramite guztiak onespeneko ebazpena eta zerrenda, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. artikuluan aipatzen dena, argitara daitezen Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Errioxako Aldizkari Ofizialean eta bi probintzia horietako bakoitzean zabalkunde handiena duten egunkarietako batean; horrez gain, desjabetu beharrekoak zer udal-mugartetan dauden, udal horiei ere komunikatu zaie, iragarki-taulan jar dezaten (legearen 18.2 artikulua). Zerrendan jabeen edo haien ordezkarien izenak adieraziko dira, baita bizilekua eta helbidea ere.

5. Agintzea Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutiak adieraz dezala non jarriko duen ikusgai espedientea, zeina, kasu guztietan, eskatzen dutenek eskuratzen ahalko baitute Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren egoitza elektronikoan, bitarteko elektronikoak erabiliz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat.

Proiektuaren dokumentazioa toki hauetan kontsultatzen ahalko da hitzordua eskatu ondoren: Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutia, Santa Cruz plaza, 17-19, Zaragoza; Estatuko Errepideen Errioxako Barrutia, Duques de Nájera, 49-1.a D, Logroño; ukitutako toki korporazioetan, hau da, Ausejon (Errioxa) eta Lodosan (Nafarroa); eta Sustapen Ministerioaren web orrian (https://www.mitma.gob.es/el-ministerio/buscador-participacion-publica).

Aipatutako epean, eta aipatutako legeez baliatuz, Estatuko errepideen barruti horietan aurkezten ahalko dira, idatziz, aipatutako proiektuari dagokionez egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan eta Azken Xedapenetako Zazpigarrenean aipatzen diren sistemetako edozein erabiliz. Oharrek lotura baldin badute Errepideei buruzko irailaren 29ko 37/2015 Legearen 12. artikuluarekin eta irailaren 2ko 1812/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendukoekin, gai hauek jorratu beharko dituzte: errepidearen interes orokorraren deklarazioa justifikatzen duten inguruabarrak, eta trazaduraren kontzepzio orokorra.

Interesdunek behar diren datu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrendan egindako akatsak zuzentzeko, edo okupatu beharrari aurka egiteko, funtseko edo formako arrazoiengatik; bigarren kasuan, arrazoiak adierazi beharko dira, beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk, zerrendan ez daudenak, eskuratzea lehentasunezkotzat jotzeko, lortu nahi den xederako egokiagoak direlakoan.

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda erantsita dago, udalerriz udalerri zehaztuta.

Aditzera ematen dut orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko abuztuaren 6an.–Barrutiko ingeniari burua, Rafael López Guarga.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN ZK.

JABEA

HELBIDE FISKALA

KATASTROKO ERREFERENTZIA

DESJABETUTAKOA, GUZTIRA

ALDI BATERAKO OKUPATUA, GUZTIRA

LODOSAKO UDAL-MUGARTEA (NAFARROA)

001

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/ 1, (31580 LODOSA-NAFARROA)

310000000001266475HI

11

889

36,65

-

002

FERNANDEZ CORDÓN, INMACULADA

310000000001266495UX

11

909

115,40

-

003

EZQUERRO MANGADO, ÁNGEL

310000000002333001ES

11

908

23,67

-

004

FERNANDEZ CORDON, JESÚS FERNANDO

310000000002333034RD

11

907

29,36

-

005

EZQUERRO MANGADO, FERMÍN

310000000001266492RL

11

906

90,17

-

006

EZQUERRO EZQUERRO, SIGFREDO

310000000001266491EK

11

905

808,03

-

007

EZQUERRO MANGADO, JUANA MARIA

310000000001266517WJ

11

931

10.732,70

-

008

CORDÓN OCÓN, ÁNGEL

310000000001266518EK

11

932

5.944,50

-

009

HERNANDEZ EZQUERRO,JESUS

310000000001266519RL

11

933

1.765,07

-

010

MARÍN CORDÓN, PEDRO

310000000002333002RD

11

934

1.892,30

-

011

EZQUERRO EZQUERRO, PEDRO MIGUEL

310000000002333074OK

11

935

724,81

-

012

HORMIGONES LODOSA SA.

CENTRAL PS/ 28 (31580 LODOSA-NAFARROA)

310000000002333035TF

11

936

53,99

-

013

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/ 1, (31580 LODOSA-NAFARROA)

310000000002333003TF

11

937

821,76

-

014

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/ 1, (31580 LODOSA-NAFARROA)

310000000001266516QH

11

930

1.194,28

-

015

EZQUERRO MANGADO, FERMÍN

310000000001266515MG

11

929

1.949,50

-

016

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/ 1 (31580 LODOSA-NAFARROA)

310000000001266514XF

11

928

359,16

-

017

FERNÁNDEZ CORDÓN, PEDRO ANTONIO

310000000001266498PW

11

912

93,25

-

018

310000000001266499AE

11

913

70,72

-

019

RUIZ EZQUERRO, MARÍA PILAR

310000000001266500AE

11

914

350,76

-

020

EZQUERRO EZQUERRO, JULIA

310000000001266501SR

11

915

113,20

-

021

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK)

GONZÁLEZ TABLAS k/, 7B-4.a, (31005 IRUÑA-NAFARROA)

310000000001266505HI

11

919

1.972,27

-

022

FERNÁNDEZ CEDRÓN, MARÍA CRUZ

310000000001266502DT

11

916

2.788,17

-

023

FERNÁNDEZ CEDRÓN, MARÍA CARMEN

310000000001266503FY

11

917

734,68

-

024

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/ 1 (31580 LODOSA-NAFARROA)

310000000001266504GU

11

918

158,16

-

025

EZQUERRO EZQUERRO, MARTÍN

310000000001266506JO

11

920

13.437,63

-

026

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/ 1 (31580 LODOSA-NAFARROA)

310000000001266507KP

11

921

494,27

-

027

MORENO MORENO,SALVADOR

310000000001266508LA

11

922

747,38

-

028

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/ 1 (31580 LODOSA-NAFARROA)

310000000001266509BS

11

923

1.693,73

-

029

EZQUERRO MALO,VICTOR

310000000001266510KP

11

924

2.352,83

-

030

CORDÓN CORDÓN, TOMAS SANTIAGO

310000000001267793SR

14

547

3.392,38

218,00

031

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK)

GONZÁLEZ TABLAS k/, 7B-4.a, (31005 IRUÑA-NAFARROA)

310000000002333078DX

11

964

836,83

-

034

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK)

GONZÁLEZ TABLAS k/, 7-B, 4.a, 31005-IRUÑA

310000000001267789AE

14

542

435,83

417,00

035

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK)

SAN IGNAZIO ETOR. 3 31002-IRUÑA

310000000001267791PW

14

545

3.256,46

-

036

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/, 1 31580-LODOSA

310000000001267792AE

14

546

814,17

438,00

037

LA TORRE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

ANCHA k/, 1 31580-LODOSA

310000000002193746AJ

14

544

2.920,12

-

AUSEJOKO UDAL-MUGARTEA (ERRIOXA)

032

VIÑEDOS BARÓN DE LEY SL

OION-LOGROÑO BIDE ZAHARRA 01320 OION (ARABA)

26020A009000410000TT

09

41

6.994,18

-

033

MARTÍNEZ LUIS, M. DOLORES (GOZAMENAREN %100)

26020A009000440000TO

09

44

2.465,08

625

ROYO MARTÍNEZ, SOFÍA (JABETZAREN %50)

ROYO MARTÍNEZ, ROBERTO (JABETZAREN %50)

Iragarkiaren kodea: E2009216