183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

149E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, deialdi honetarako baimendutako gastua 650.000 euroan handitzen duena: “2020ko laguntzak zentro teknologikoek eta ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeek I+G ekipamendua eta azpiegiturak erosteko”. DDBN identifikazioa: 509978.

Berrikuntzako zuzendari nagusiak ekainaren 10ean emandako 92E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: “2020ko laguntzak zentro teknologikoek eta ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeek I+G ekipamendua eta azpiegiturak erosteko” (2020ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa). Hasiera batean, 1.400.000 euroko kreditua bideratu ziren deialdira, gehienez 650.000 euroan handitzen ahal bazen ere.

Deialdiaren helburua da erraztasunak ematea unibertsitateek, ikerketa zentroek eta zentro teknologikoek ekipamendu zientifiko eta teknologikoa erosi eta hobetu dezaten, Nafarroan kalitate handiko ikerketa zientifiko-teknikoa sustatzeko asmoz. Halaber, erraztu nahi da ikerketa azpiegiturak egokitu daitezela COVID-19aren ondorengo “normaltasun berriaren” baldintzetara.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, I+G+b Zerbitzuak egiaztatu du ekipamendua erosteko finantzaketa jaso dezaketen proposamenek aise gainditzen dutela deialdirako hasiera batean bideratutako kreditua, eta, horrenbestez, proposatu du kreditua 650.000 euroan handitzea, ahalik eta proposamen gehien finantzatu ahal izateko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Azalpen zatian azaldutako arrazoiak direla eta, 650.000 euroan handitzea deialdi honetako kreditua: “2020ko laguntzak zentro teknologikoek eta ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeek I+G ekipamendua eta azpiegiturak erosteko”. Kreditu handitze hori indarreko gastu-aurrekontuan “Ikerketa zentro eta erakundeen ekipamendua” izena daukan G200001 G2100 7819 467302 aurrekontu-partidaren kargura finantzatuko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2020ko abuztuaren 10ean.–Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F2008972