183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2020 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak, “kreditu-gehigarriaren” bidezkoak. Behin betiko onespena

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko uztailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontuan 2/2020 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak egiteko espedienteak (kreditu-gehigarriak).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente horiek aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko izapide eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2020ko uztailaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen batzarrak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastuen goititzea:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

2311 1310001

Psikologoa

397,00 euro

2311 1310007

Gizarteratzeko programako gizarte-hezitzailea

4.868,00 euro

2311 1310011

Familia-langileak

40.160,00 euro

2110 1600001

Psikologoaren GS

130,00 euro

2110 1600009

Gizarteratzeko programako gizarte-hezitzailearen GS

1.570,00 euro

2110 1600013

Familia-langileen GS

12.875,00 euro

Guztira

60.000,00 euro

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

4622001

Altsasuko Udalaren ekarpena

47.968,00 euro

4622002

Olaztiko Udalaren ekarpena

9.694,00 euro

4622003

Ziordiko Udalaren ekarpena

2.338,00 euro

Guztira

60.000,00 euro

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastuen goititzea:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

9200 1310014

Garbiketako langileak

2.091,18 euro

2110 1600015

Garbiketako langileen GS

700,50 euro

Guztira

2.791,68 euro

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

2311 1310012

Familia-langilea, lanaldi erdia. Zereginen pilaketa

2.791,68 euro

Guztira

2.791,68 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Altsasun, 2020ko abuztuaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2008774