183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2020ko aurrekontuko 1etik 6ra bitarteko aldaketak.
Hasierako onespena

Esako Udalak, 2020ko abuztuaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 1/2020, 2/2020, 3/2020, 4/2020, 5/2020 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak, 2020ko ekitaldiko aurrekontu arruntari dagozkionak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esan, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2008931