183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Sartagudako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 2/2020 espedientea, eta hura 2020ko irailaren 21ean Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate José Ignacio Eguizábal Martinezek ondotik ematen dena erabaki du, Alkatetzaren 2020ko uztailaren 20ko 2020-0083 Ebazpenaren bidez; hori guztia, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin. Hona hemen:

1.–Udal honetako zinegotzi Paolo Albanese Weissen esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmenak; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik aitzina izanen du eragina.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Sartagudan, 2020ko uztailaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2007871