2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdia, adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko udal laguntzena. Laburpena
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/517352). DDBN (Identifikazioa): 517352.
A) Onuradunak: beharkizunak betetzen dituzten Orkoiengo auzotarren familia-unitateak.
B) Xedea: Familia kontziliazioaren arloan diru-laguntzak emateko prozedura garatzea, 0 eta 6 urte bitarteko adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntza ekonomikoen bitartez; eta halaber, Orkoiengo langabeei enplegua bilatzen laguntzea, kontziliazioa eta lanpostuen sorrera bultzatuz.
C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da familia-unitate enplegatzaileak ordaintzen duen oinarrizko soldataren %50ari dagokiona.
Gehienez ere, hilean 200 euro emanen dira.
E) Eskaerak aurkezteko epea: oinarri hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta irailaren 15ean bukatuko da.
Orkoienen, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L2008261