2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2020ko abuztuaren 3ko 28/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. aurrekontu-aldaketa 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gerakinak sartzeko.
Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Lizoainen, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2008935