183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

3/2020 eta 4/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2020ko uztailaren 7an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zien 2020ko aurrekontuaren 3. eta 4. aldaketei.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/190 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako espedienteaK Udal Idazkaritzan egongo dira ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, hala baderitzote, erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik eginez gero, Udalbatzaren osoko bilkurak horien gaineko erabakia hartu eta behin betiko onetsiko ditu.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurrez aipatutako jendaurrean jartzeko epea igaro ondoren.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Irurtzunen, 2020ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2009034