183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

3/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko 3/2020 eta 5/2020 aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Cascanten, 2020ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2008810