183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

11/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 11/2020 aldaketa egitea Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik batere jaso.

Horrenbestez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

11/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1-15330-60901

Futbol zelaiko sarbidearen urbanizazioa

268.000,00

BATURA

268.000,00

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1-87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

214.000,00

1-7508001

Suspertze ekonomiko eta sozialerako funtsa

54.000,00

BATURA

268.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Caparroson, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2009000