183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 4/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aparteko kreditua

1 23810 48000 Laguntzak autonomoei, COVID-19: 60.000,00 euro.

Honela finantzatuta:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 60.000,00 euro.

Buñuelen, 2020ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2008775