183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

6/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko 6/2020 espedientea, aparteko kredituak gaitzeko Barañaingo Udalaren aurrekontuan (2020ra luzatua), diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak. Informatika alorraren funtzionamendu egokirako erabiliko dira.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2020ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 17an, eta Udalaren ediktu-taulan.

Iragan baita hamabost eguneko epea, zeina ezartzen baitu, bere 214.2 artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik, eta ez baitu inork jarri alegaziorik edo erreklamaziorik, behin betiko onesten da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

Aparteko kredituak gaitzea, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak

JARDUKETA

AURREKONTUA

PARTIDA

Informatikako ekipamenduak erostea

17.000,00

02 92003 62600

Informatikako ekipamendua

Animsaren 2020ko kuotak eta ezartzekoak diren aplikazioak

49.000,00

02 9200364100

Programa informatikoak

Udaltzaingoaren ekipamenduak

10.000,00

03 13211 62500

Udaltzaingoaren ekipamendua

Guztira

76.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Barañainen, 2020ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2008995