183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Aldaketa, Hilerria arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko uztailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udal hilerria arautzen duen ordenantzan, honela:

7. artikulua. “Nitxo baten kontzesioa eskatzen dutenek” dioen lekuan, gehitu “edo kolunbario”.

8. artikulua. Eduki osoa aldatzea eta hau sartzea: “Bai nitxoetan eta bai kolunbarioetan, horiek ixteko hilarriak jarri beharko dira nahitaez, hildakoaren izen-abizenak eta heriotza-data adierazita, eta horiek Bakaikuko Udalak onartutako eredura egokitu beharko dira”.

35. artikulua. Bigarren paragrafoan “Nitxoa ixtea” dioen lekuan, gehitu “eta kolunbarioak”.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Bakaikuko hilerria arautzen duen ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bakaikun, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2007855