183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 110 lanposturako deialdiaren aurka.

Gora jotzeko zenbait errekurtso jarri dira deialdi honetako oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 811E/2019 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 5ekoan, argitaratua. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkezten ahalko dira alegazioak.

Iruñean, 2020ko uztailaren 28an.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, M. José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2008538