183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, honako proiektu honen aldaketari buruzkoa: ofita erauzteko meatzaritza ustiategiaren proiektua (Arritxuri 33061 emakida, Baztango udal mugartean).

Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta leheneratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa.

Jarduerak ukitzen dituela uste dutenek alegazioak aurkez ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ahal dela, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta, 30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/proyecto-explotacion-minera-arritxuri-33061-modificacion-del-frente-ofita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2008099