183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

620E/2020 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ibargoitiko Udal Planeko aldaketari buruz. Aldaketa horrek Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 403. lurzatiari eragiten dio.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Ibargoitiko Udalak 2020ko martxoaren 4an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11koan.

Ibargoitiko Udal Plana aldatzearen xedea da Getze Ibargoitiko hiri lurzorua handitzea, 3. poligonoko 403. lurzatiko 1.928,81 m² inguru gehituta, ohiko bizilekurako familia bakarreko bi etxebizitza eraikitzeko.

Proposamenak berekin dakar lurzoruaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezin orokorretik lurzoru urbanizagarrira. Laborantza eremu bat da, herrigunearekin muga egiten duena hegoaldean. Eremu horretan ez da identifikatu ingurumen aldetik balio nabarmena duen elementurik, eta Elortz ibaiaren uholdeen eraginetik kanpo dago. Bestalde, lurzatiaren inguru hurbilean badaude hornidurarako oinarrizko azpiegiturak; hori dela eta, ez da behar inolako jarduketarik egitea, ingurumen ukipena ekar lezakeenik.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Ibargoitiko Udal Planaren aldaketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 403. lurzatian. Diego Álvarez Carrera eta Paula Álvarez Carrera dira aldaketaren sustatzaileak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Ibargoitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2008293