183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

605E/2020 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Artaxoako Udal Planeko aldaketa egituratzaileari buruz. Aldaketa horrek 4. poligonoko 675. lurzatiari eragiten dio.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Udalak 2019ko azaroaren 7an onetsi zuen aldaketa hasiera batez.

Aldaketaren xedea da aldatzea 4. poligonoko 675. lurzatiaren hirigintzako sailkapena. Aurrerantzean, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izanen da, emankortasun ertainekoa, baso lurzoru urbanizaezina izan beharrean. Lurzatia Artaxoako udal mugartearen iparraldean dago, Artaxoako idoiaren eraginpeko eremuan. Eremu horretako lurrak nekazaritzarako erabili izan dira tradizioz.

Aldaketaren xedea da lurzatiaren hirigintzako sailkapena zuzentzea; hortaz, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Artaxoako Udal Planaren aldaketa egituratzailea, 4. poligonoko 675. lurzatian. Fernando María Bañales Leoz da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Artaxoako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 21ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2008097