183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1788/2020 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 309/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2020ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28koan.

Ekainaren 8ko 1407/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, ez da erreklamazio bakar bat ere aurkeztu. Beraz, bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, orobat, deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baita izangai bakar bat ere onartu.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2020ko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

ERANSKINA-OSASUN KUDEAKETAKO TEKNIKARIEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak: inor ere ez.

–Baztertuak:

Deialdiaren 3.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

GALINDEZ ZUBIRIA, ANA MARIA

Deialdiaren 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

LABAIEN ARBE, CARMEN

MORRAS ANDRES, MARIA TERESA

Iragarkiaren kodea: F2008435