18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Udalkideentzako ordainsariak

Muruzabalgo Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Zinegotziei honako bilkura-sari hauek esleitzea: zinegotzi bakoitzak 200 euro jasoko ditu osoko bilkura batean edo kontuen batzorde bereziaren bilera batean parte hartzen duen aldiro.

2. Ebaztea Udalbatzako kideek karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

3. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Muruzabalgo Udalaren egoitza elektronikoan.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Muruzabalen, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2000341