18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udaleko alkate udalburuak, 2020ko urtarrilaren 7an, osorik ematen den dekretu hau eman zuen:

“Oporrak direla-eta, udal-mugartetik kanpo egongo naiz urtarrilaren 27tik 31ra (biak barne). Hortaz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatearen eginkizun guztiak uztea Amador Labiano Goñi lehen alkateordearen esku aipatutako denbora-tartean: 2020ko urtarrilaren 27tik 31ra, alegia.

Bigarrena.–Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Edonola ere, eskuordetzak dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.”

Murillo el Fruton, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2000167