18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Arradako uraren tasak borondatez ordaintzeko epea. 2019ko laugarren hiruhilekoa

Aditzera ematen da 2020ko otsailaren 14an bukatuko dela Arradako uraren hornidura eta saneamenduaren tasagatik igorritako kuotak, 2019ko laugarren hiruhilekoari dagozkionak, borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Popularren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2000082