18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2020ko karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak, baita udal ordenantzen tasak eta prezio publikoak aldatzea ere, 2020ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Milagron, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1916827