18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsiko da Ledeako Udalaren Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2000232