18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

9/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 9/2019 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu berezia da, 2019ko uztaileko uholdeei buruzko liburu baten ekarpena ordaintzeko. Liburua Altaffaylla Kultur Taldeak editatu du.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluaren arabera, aurrekontuetarako tramite eta baldintza berak bete beharko dira espediente hau tramitatzean eta onestean, informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez. Hortaz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, foru lege beraren 202. artikuluan (aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita) xedatzen denari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, behin betiko argitaratu beharko da.

Iratxetan (Leotz), 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2000112