18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa, ataripea eraikitzeko Alde Zaharra kaleko 21 zenbakidun eraikinaren lurzati libre pribatuan, katastroko
13. poligonoko 72. lurzatian

Lekunberriko Udalak, urtarrilaren 16ko 7/20 Ebazpenaren bitartez, erabaki du hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, ataripea eraikitzeko Alde Zaharra kaleko 21 zenbakiko eraikinaren lurzati libre pribatuan, Lekunberriko katastroko 13. poligonoko 72. lurzatian. Sustatzailea Arrendamientos Sant Boi da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 63. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Lekunberrin, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2000817