18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatearen 2020ko ilbeltzaren 20ko Ebazpenaren bidez onetsi zen Larraungo Udalaren zerbitzuko langileentzako 2020ko lan egutegia, arau hau oinarri hartuta: 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala. Orobat ezarri da zein izanen diren 2020ko aste barreneko jaiegunak, honako hauek, alegia:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 29a: San Pedro eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gainera 3 jaiegun gehiago ezartzea, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Udala jendearentzat itxiko.

Udaletxeko bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2020ko lan egutegian.

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu direnak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larraunen, 2020ko ilbeltzaren 20an.–Alkate udalburua, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2000869