18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Borondatez birzatitzeko proiektua UAU 3.2 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea borondatez birzatitzeko proiektua herri honetako Udal Planeko UAU 3.2 exekuzio unitatean. Lakuntzako Udalak sustatu du proiektua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.

Lakuntzan, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2000179