18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” eraikitzeko proiektua behin betiko onesten duena.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak azaroaren 18an emandako 24/2019 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi da eraikuntzako proiektu hau: “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan”.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian ez dela alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” proiektua behin betiko onestea. Aurrekontua 586.192,85 eurokoa da (BEZa barne).

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Iruñeko eta Orkoiengo udalei, eta azken horiek premiatzea beren udaletxeko iragarki tauletan argitara dezaten.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2000967