18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko
155. hiri-lurzati kontsolidatuan. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Hasiera batez onestea Javier Cía Larumbek sustatu duen hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena Etxauriko Udal Planaren aldaketa puntuala udaleko 2. poligonoko 155. hiri-lurzati kontsolidatuan.

Bigarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluekin bat, parte-hartze plana onestea, plan hau tramitatu baino lehen garatu baita.

Hirugarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

Etxaurin, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2000344