18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 11. lurzatian.
Hasierako onespena

Urtarrilaren 10eko 5/2020 Ebazpenaren bidez, Alkatetzak hasiera batez onetsi zuen Etxauriko 2. poligonoko 11. lurzatiaren xehetasun-azterketa, “Promoetxeaundia”k sustatua.

Aditzera ematen da, bizilagunek eta gainerako interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten Udal Idazkaritzan, eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Etxaurin, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2000343