18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2020ko egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Osoko Bilkurak, 2020ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran,

ERABAKI DU:

1.–2020ko jaiegunen lan egutegi hau onestea, Etxarri Aranazko Udal bulegoetarako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna.

–Ekainaren 13a: San Kiriko.

–Ekainaren 16a: San Adrian.

–Abuztuaren 3, 4, 5 : Herriko Jaiak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Pilar Ama Birjinaren eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.–Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 219 egun.

Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun gehiago afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 21 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izango du, urteko lanaldiaren banaketa doitzeko. Ordu hauek era librean hartuko dira, beti ere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzu eginkizunei begiratuta.

Ekainaren 17an, abuztuaren 6an eta 7an eta abenduaren 24an eta 31n Udal bulegoko jendaurreko ordutegia 13:00ak artekoa izango da.

3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

4.–Erabaki hau langileei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2000787