18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Eratsun herriko bake epaile titularrak karguari uko egiteko eskaera egin du eta onartu egin zaio. Hortaz, Eratsungo bake epaitegiko bake epailearen kargua betetzeke dago. Hura bete nahi duten interesdun guztiei aditzera ematen zaie hamabost egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, dagokion eskabidea aurkezteko, Eratsungo Udalaren idazkaritzan.

Eratsunen, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Iñaki Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2000204