18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak etetea txikikazko merkataritza erabilerari dagokionez, bizitegi-erabilera ez duten Udal Planeko eremu eta lurzoru hauetan: UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritako agindua bete nahian eta udalerriko txikikazko merkataritza erabilera antolatzeko asmoz foru lege horren 16. eta 17. artikuluetan jasotako printzipio zuzentzaileekin eta printzipioekin bat, batez ere hauekin bat: “Dotazio osagarria eta etxebizitza-erabilerei eta merkataritza-jarduerei lotutakoa” errespetatu eta bermatzeko printzipio legalak betetzea eta “Egoitza-erabileren eta merkataritza-jardueren artean harmonia daukan hiri-eredua indartzea”; izan ere, Doneztebeko Udalak bere egiten ditu printzipio horiek, hirigintzako erabilerak planifikatzeko eta antolatzeko, batik bat bizitegi-erabilera eta txikikazko merkataritzaren erabilera.

Kontuan izanik Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legean ezartzen duela toki entitateen udal plan orokorrek nahitaez eduki behar dituztela merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planak. Horri dagokionez, Doneztebeko Udalak, Baztango, Lesakako eta Berako udalekin batera, gogoeta prozesu bati ekin dio merkataritza erakartzeko eta antolatzeko eskualdeko plan bat tramitatu eta onesteko, edo merkataritza erabilera antolatzeko beharrezko tresna, Doneztebeko Udal Plan Orokorrari erantsi eta horren parte izanen dena, bete nahian Udal Plan Orokorrean merkataritza erakartzeko eta antolatzeko eskualdeko plan bat sartzeko betebeharra.

Adierazitako agindu legalak konplitzeko, udalerriko txikikazko merkataritza erabilera antolatu gogo du Doneztebeko Udalak, aipatutako foru aginduaren 16. eta 17. artikuluetan jasotako printzipio zuzentzaileekin eta printzipioekin bat. Era horretan antolatuta udalerriko txikikazko merkataritza erabilera, bermatuko da bizitegi-erabileraren eta merkataritza jardueraren arteko lotura osagarria eta batua; izan ere, bizitegi-erabilera nagusi duten hiri lurzoruetan edo lurzoru urbanizagarrietan baino ez da antolatu eta baimenduko txikikazko merkataritza erabilera, eta horretarako, bide batez, merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plan bat tramitatu eta onetsiko da, eskualde osokoa, edo merkataritza erabilera antolatzeko beharrezko tresna, Doneztebeko Udal Plan Orokorrari erantsi eta horren parte izanen dena.

Helburu horiek betetzeko modua aztertzearren, Doneztebeko Udalak, Udal Plan Orokorreko aldaketa hasiera batez onetsi baino lehen, kasua bada, erabaki zuen aho batez 2019ko azaroaren 20ko osoko bilkura arruntean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan xedatutakoaren babesean, lizentziak etetea lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko, txikikazko merkataritza erabilerari dagokionez, Doneztebeko Udal Plan Orokorrean bizitegi-erabileraz bestelakoa duten eremu eta lurzoru hauetan: UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5. Beraz, lizentzien etenduraren araubidearen menpe geldituko dira onespen honetatik aurrera, txikikazko merkataritza erabileraz bezainbatean.

Honako hau da 2019ko azaroaren 20ko osoko bilkura arruntean hartutako erabakiaren xedapen zatia:

“1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan xedatutakoaren babesean, erabakitzea lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak etetea, txikikazko merkataritza erabilerari dagokionez, Doneztebeko Udal Plan Orokorrean bizitegi-erabileraz bestelakoa duten eremu eta lurzoru hauetan: UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Udalaren iragarki-taulan eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3. Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.”

Argitara ematen da, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.1 artikuluan xedatutakoa bete dadin eta orok jakin dezan, salbu Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 206. artikulurako.

Donezteben, 2019ko azaroaren 20an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1916518