18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Ordenantza, Herritarren lana edo auzolana arautzen duena.
Behin betiko onespena

Donamaria-Gazteluko udalak, 2019ko urriaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herritarren lana edo auzolana arautzen duen ordenantza, Donamaria-Gazteluko herriaren mesederako egiten diren lan eta zerbitzuei dagokienez. (2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donamaria, 2020ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

DONAMARIA-GAZTELUKO HERRITARREN LANA EDO AUZOLANA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honek xedea du arautzea, herritarren lana eta-edo garraioarena, auzolan izenarekin ere ezagutua, herriko bideak eta mendi bideak egin, zaindu eta hobetzeko. Oro har, komunitatearen mesedetan eta toki entitate honen eskumenen baitan biltzen diren obra guztiak. Lan hauek egitea beharrezkoa izanen da eta ez da ordainsaririk egonen.

2. artikulua. Oinarria.

Ordenantza hau arautzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 53. eta 54. artikuluek xedatzen dutenaren bidez eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat egiten dutenaren bidez.

3. artikulua. Beharrezkotasuna eta salbuespenak.

Auzolana egitera behartuta daude:

A) Donamaria-Gaztelun erroldatutako edo bertan bizi diren 16 eta 60 urte bitarteko (biak barne) pertsona guztiak. Bizilagunen batek Udal Erroldatik baja ematen badu auzolana ez egiteko eta herrian bizi dela konprobatzen bada, Auzolaneko Ordenantzaren baitan, bizilaguntzat hartuko da.

B) Familia unitate bakoitzeko kide batek parte hartu beharko du. Familia unitatea horrela ulertuko da:

–Etxebizitza berean bizi diren bikote ezkonduak edo egonkorrak eta bigarren mailarainoko senideak; hau da, Biztanleen Udal Erroldako orri berean dauden pertsona guztiak.

C) Familia unitatea ordezkatzen duen pertsonaren lekuan beste pertsona egoki bat joan daiteke. Aldaketa hau lehenago udalari jakinarazi beharko zaio. Udalak auzolaneko parte-hartzaileen zerrendan sartuko du, aseguru etxeari jakinarazteko.

Auzolana egiteko adinean daudenen artetik salbuetsita egonen dira:

A) Behin betiko ezintasun laborala dutenak, presondegian daudenak, edo ezindu fisiko, intelektual edo zentzumenezkoak.

B) Arrazoi zehatzengatik Auzolanetara joan ezin duten familia unitateek udalarekin adostu beharko dute data aldaketa edo beste zerbitzuren batzuk egitea. Arrazoiak hauek izan daitezke:

–Oporrak.

–Bidaia lan arrazoiengatik auzolan egunetan.

–Zehazten den ordutegian agertzeko lan edo familia bateraezintasuna.

–Aldi baterako bajan egotea.

Udalarekin ez bada adosten, aurreikusitako zigor ekonomiko bat ordaindu beharko da auzolanean parte ez hartzeagatik.

4. artikulua. Komunikazioa eta jakinarazpenak.

Donamaria-Gazteluko Udalak egun batzuk lehenago beharrezko auzolanen berri emanen du. Informazioa bide hauetatik zabalduko da: Iragarki ohola, udalerriko web orria, kontaktuak eman dituzten pertsonei posta elektronikoa eta sakelako telefono bidezko jakinarazpenak.

5. artikulua. Egutegia eta ordutegia.

Parte hartzeko aukera handitzeko auzolana asteko egun guztietan egiteko aukera egonen da baina larunbat goizak lehenetsiko dira, 8:30etik 13:00etara.

Hala ere, auzolanean parte hartzera behartuta dagoen bizilagunen batek, arrazoi ezberdinak tarteko, ezin badu parte hartu udalari komunikatu beharko dio jakinarazpena egin eta 24 ordura.

Arrazoi hauek, betiere justifikatuak, eta dagokion ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko dira.

Udalak, ezintasunaren arabera erabakiko du betebehar hori beste uneren batean bete beharko duen edo ez.

6. artikulua. Makinak eta garraioa.

Lanak egiteko makinak ekartzen dituzten herritarrek bakarrik erabiliko dituzte eta herritar horiek izanen dira makina horien arduradunak. Udalak bere gain hartuko ditu erregaiaren gastuak, eta makina horiek auzolanean erabiltzeagatik urteko orduen zenbatzean horrela baloratuko da:

–Traktorea: Lan jardunaldi bat edo auzolan egun bat jabearen alde.

–Atoia (remolque): Lan jardunaldi erdia edo auzolan egun erdia jabearen alde.

–Sasiak kentzeko makina (desbrozadora): Lan jardunaldi laurden bat edo auzolan egun baten laurdena jabearen alde.

Udalak, kasu bakoitzean, kuantifikatuko du makina horiek uztearen ondorioa; muga bakarra goiko paragrafoan ezarritakoa izanen da.

7. artikulua. Zigorrak.

Indarrean dagoen legediaren arabera, auzolanean parte hartzera behartuta dauden herritarrek, aipatutako arrazoiengatik salbuetsita daudenak salbu, ez badute parte hartzen auzolan bakoitzeko 60 euro ordaindu beharko dituzte.

A) Auzolanean gutxieneko ekarpena ez bada egiten, Donamaria-Gazteluko udalak eskubidea izanen du ondasun komunalen erabilera ukatzeko.

B) Zenbatekoak eta zigorrak urtero aztertu eta kuantifikatuko dira eta herritar guztiei jakinarazi beharko zaizkie 4. puntuan zehaztu den bezala.

8. artikulua. Asegurua.

Donamaria-Gazteluko Udalak auzolanean ari direnei asegurua eginen die egon daitezkeen istripuei begira.

9. artikulua. Zuzendaritza eta arduradunak.

Auzolan bakoitzean egin beharreko lana udaleko kideren batek zuzenduko du. Espezializazioren bat behar duten lanetarako udalak espezialistak izendatu ahalko ditu egin beharreko lan bakoitza zuzendu edo kontrolatzeko.

10. artikulua. Bertaratzearen publizitatea.

Auzolanetara joaten diren pertsonak zerrenda batean idatzi dira eta jendaurrean paratuko da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.–Ordenantza honetan zehazten ez den guztian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean zehaztutakoak hartuko dira kontuan.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da, ondorio juridikoak sortuz, behin betiko onartzen denean eta osorik argitaratzen denean Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iragarkiaren kodea: L2000198