18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

Udalbatzako kideen ordainsariak

Desoioko Udalak, 2019ko urriaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen onestea Udaleko udalkideen ordainsarien sistema. Hona hemen:

1. Alkatearendako 6.000 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, Herriko Etxera joateagatik eta osoko bilkuretan, batzordeen eta organo kolegiatuen batzordeetan eta bileretan parte hartzeagatik.

2. Udalkideendako 100 euroko kalte-ordaina bilkura bakoitzeko, bilkuretara joateagatik.

Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Erabaki honek atzeraeragineko ondorioak izanen ditu 2019ko ekainaren 15etik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Desoion, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Pérez Lanz.

Iragarkiaren kodea: L2000139