18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Administrazio zerbitzuen kudeaketa esleitzeko hitzarmena

2019ko abenduaren 23an, hitzarmena sinatu zuten Nabaskozeko eta Gazteluberriko udalek. Haren arabera, Gazteluberriko Udalak Nabaskozekoari esleitzen dio kudeaketa administratiboaren ardura.

Esleipen hori 2019ko azaroaren 8an egin bileran onetsi zuen Gazteluberriko Udalak eta 2019ko abenduaren 23an egin bileran, berriz, Nabaskozekoak.

Jendaurrean paratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3 artikuluan xedatua bete beharrez.

Gazteluberrin, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2000115