18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2020rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, eta legez behar den gehiengoa zuela, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2020ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cascanten, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2000240