18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Zarrakaztelun, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1916829