18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2020ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2019ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zarrakaztelun, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1916823